LEHIAKETAREN OINARRIAK

1. GAIA

Erronkara aurkeztutako taldeetako kideak aurkeztuko dituen bideo lehiaketa, Ikastola bakoitzak Nafarroa Oinezen inguruan egiten duen interpretazioarekin eta bakoitzak aurkeztu nahi dituen irudiekin (herriko irudiak, ikasleenak, etab.).

Lehiaketaren izena: RURAL KUTXAKO BIDEO LEHIAKETA

2. HELBURUAK

Helburua 14 eta 16 urte bitarteko gazteen artean talde lana eta sormena sustatzea da. Horretarako, Nafarroa Oinez ezagutzera eman bidenabar, komunikazio bide gisa bideo lehiaketa erabiliko dute, kultura elkar trukatzeko, eta modu dibertigarri batean partaide bakoitzaren eta lehiaketan parte hartzen duen ikastola bakoitzaren herria erakutsiz.

3.PARTE-HARTZAILEAK

Euren taldeekin parte hartzen duten ikastola guztiek har dezakete parte. Proba hau derrigorrean egin beharrekoa da. Talde bakoitzak bideo bat aurkezten ahal du.

4.TEKNIKA ETA AURKEZPENA

Ikastola bakoitzeko taldeak bere aurkezpen bideoa grabatuko du, azken sailkapenari begira puntuagarria izanen dena. Aurkezkepen bideoa diseinatzerakoan kontuan eduki beharko da:

  • Bideoa gehienez 2 minutukoa izanen da.
  • Edozein gailuren bidez graba daiteke (mugikorrarekin, bideo edo argazki kameraz, e.a.).
  • Mugikorrarekin (edo kamerekin) grabatu aurretik, ezarpen edo “ajusteetan” erresoluzioa gutxienez 720x480-an finkatu, hortik beherako erresoluzioekin gaizki ikusten baita.
  • Bideoaren diseinua eta ezaugarriak (kokapenak edo testuinguruak, irudien sekuentziazioa, jarduera motak, estetika, editatzeko modua …) talde bakoitzaren nahien edo gustuen araberakoa izanen da.
  • Bideoaren hasieran derrigorrez Rural Kutxaren logotipoak agertu behar du (formatu ezberdinetan atxikita bidaltzen dizuegu) “BABESLEA” hitza gaineratuz.
  • Bideoan derrigorrez bi esaldi agertu behar dira, aditzeko moduan edo idatzita (kartelen batean edo editatzerakoan gaineratuta). Esaldiak hauek dira:
    • (zuen ikastolaren izena) ikastolako erronkariak gara
    • Bizi!
    • Halaber, aurtengo leloa, BIZI alegia, keinu hizkuntzaz adierazi beharko da.
  • Bideoaren edizioa burutzeko nahi duzuen programa erabil dezakezue. Debaldekoak asko dira: movie maker, e-movie, camtasia, e.a.
  • Bideoa editatzeaz bukatzean, Youtubera igotzeko formaturen bat hauta ezazue (gomendio moduan, .mp4 edo .mov formatuak) eta grabatzerakoan bezala, gutxienez 720x480 erresoluzioa erabilita.
  • Erronkako antolakuntzak ez du onartuko besteekiko errespetu faltaren bat agertzen duen bideorik.

Bideoa irailaren 28a baino lehen zuen bideoa http://rural.erronka.eus/bideo_berria web orrira igotzen (24:00ak arte). Horretarako, ondorengoa kontuan izan:

5. LANAK ENTREGATZEA

Bideoak Nafarroako Rural Kutxako “Joven IN” edo Youtuberen profilean ostatatuko dira.

Bideoak igotzeko lehiaketarako atal pribatu bat prestatu dugu. Bertan, bideoak igotzeko galdetegi bat dago (oinarrizko datuak, ikastolaren izena, arduradunarena eta azken honen e-posta). Hemen ikus dezakezu:

·Helbidea: http://rural.erronka.eus/bideo_berria

Bideoa igotzerakoan arazoak izanez gero Iulen Asurmendirekin (Ikastolen Elkartea) harremanetan jarri: iasurmendi@ehi.ikastola.eus / 943 445 108

6.BOZKETA

Bozketa on-line eginen da Rural Kutxak ekimen honetarako sortu duen webgunean, Erronkaren webgunean jarriko den banner baten bidez.

Orrialdea hau da: erronka-oinez.joveninhastalos30.com

Aurkeztutako bideoak bozkatzeko datak hurrengo hauek izanen dira: 2018ko irailaren 29ko 17:00etatik urriaren 12ko 24:00etara

Lanak bozkatzeko, erabiltzailea lehiaketaren webgunean erregistratu beharko da. Erabiltzaile bakoitzak nahi haina bideo bozkatu ahal izanen ditu. Bideo bakoitza behin bakarrik bozkatu ahal izanen da.

7. SARIAK

Hurrengo sariak ezarri dira:

  • Sari nagusia: 600 euroko saria Ikastolarendako.
  • Bigarren saria: 400 euroko saria Ikastolarendako.
  • Hirugarren saria "ikuslegoaren saria": 200 euroko saria Ikastolarendako.

Lehen eta bigarren sariak lehiaketako webgunean boto gehien bildutako 6 bideoen artean aukeratuko ditu lehiaketa honetarako propio izendatu den epaimahaiak. Beronek kontuan hartuko du bideoak bidertigarriak eta originalak izatea baita baliatuko diren jantziak eta ile-apainketak ere.

Hirugarren saria publikoak aukeratuko du eta boto gehien bildutako bideoari egokituko zaio.

Rural Kutxak sari bakoitzari dagokion zenbatekoa ordainduko du Nafarroako Rural Kutxan Ikastola irabazlearen izenean irekitako kontu batean.

8. DATUEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari dagokion 1571999 Lege Organikoari jarraiki eta lehiaketa honetan parte hartzearen bidez, partaideek baimena ematen dute haiek emandako datuen pertsonalen erabilerarako. Datu hauek fitxategi automatizatu batean gordeko dira eta Nafarroako Rural kutxa izanen da hauen arduraduna. (IFZ F.31021611, helbidea: Foruen Plaza, 1, 31003 IRUÑEA (Nafarroa).

Helbideko horretako arduradunaren aitzinean, aipatutako Legean araututako sarrera, zuzenketa, kantzelazio eta oposizio eskubideak erabili ahal izanen dira.

9. OHARRAK

Parte hartzeak oinarriak guztiz onartzen direla erran nahi du. Partaidearen ardura izanen da bideoan ager daitezkeen pertsonen baimena izatea, irudia toki publikoren batean eta legalki hartua ez bada. Irudi eskubideari dagokion edozein erreklamazio bere gain hartuko du partaideak. Gainera, aitzinetik existitzen diren irudien egile eskubideei dagokienez Legea betetzen ez bada, arduradun legal bakarra bera izanen da. Oinarri hauetan bildutako baldintzak betetzen ez dituzten lanak automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Bozketan berdinketa suertatzen bada, sariaren diru kopurua bi taldeen artean banatuko da.

10. BABESLEA

Rural Kutxa izanen da ekimenaren babeslea, hortaz, proiektuaren izenean ageri da eta bideo guztietan bere logotipoa ikusiko dugu. Hala ere, ikastola bakoitzak beste babesle bat gehitu ahal izanen dio bere bideoari, eta grabazioan bertan honen marka sartu beharko du.